Tubacexen eskaintza, «lehen pausoa»
Tubacexeko langile batzordearen ustez, enpresako zuzendaritzaren azken eskaintza «lehen pausoa» da, baina hura onartzeko kaleratzeen mehatxua indargabetzeko eskatu diote. Tubacexek aldi baterako erregulazio espedientea luzatzea eskaini dio batzordeari, eta bertan sartu ditu kaleratu ondoren epailearen aginduz berriz hartu behar izan zituen 129 langileak. Eduardo Ibernia batzordeko presidentearen iritziz, «mugarri» bat izan daiteke, baina keinu horrekin ez da aski: «Behin-behineko konponbide bat da, baina erregulazioa indargabetu behar du». Hori eginez gero, langileak prest leudeke aukera guztiak aztertzeko: «Guk proposatu genituen neurri ez-traumatikoei baja boluntarioak edo aurreraturiko erretiroak gehitzen bazaizkie, ez dago kaleratzeak egiteko arrazoirik». Bihar egingo dute hurrengo bilera enpresarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu