EKONOMIA

TTIPen aurkako mobilizaziora deitu dute larunbaterako, Iruñean

AEBak eta EB negoziatzen ari diren merkataritza itunak arriskuan jarri ditu “hainbat eskubide garrantzitsu”, Nafarroako eragile sindikal eta sozialek salatu dutenez. 

Manifestazioaren deitzaileak, gaurko agerraldian. LOHIZUNE AMATRIA
Lohizune Amatria.
2015eko apirilaren 14a
12:39
Entzun 00:00:0000:00:00

TTIP Merkataritza eta Inbertsio Lankidetza Transatlantikoaren aurkako nazioarteko eguna izango da apirilaren 18a; eta itunaren kontrako Nafarroan TTIPari ez manifestua kaleratu du haren aurkako Nafarroako mugimenduak, gaur, Iruñean.

“Itzal handiko” merkataritza itun bat dela salatu dute Nafarroako eragile sindikal eta sozialek. Erasoa “ikaragarria” izango da, ESK sindikatuko Iratxe Alvarezen hitzetan: “Itunak arriskuan jarriko ditu borroka demokratiko luzeetan lorturiko hainbat eskubide garrantzitsu”. Eragileek salatu dute, gainera, Ameriketako Estatu Batuak eta Europako Batasuna "ateak itxita" negoziatzen ari direla ituna.

2014ko azaroaren 6an Bildu, Aralar-Nabai eta Ezkerra taldeek mozio bat aurkeztu zuten Nafarroako Parlamentuan,  ituna gaitzesteko. UPN eta PP aurka azaldu ziren; PSN eta Geroa Bai taldeek, berriz, abstentziora jo zuten. Horrek kezkatu egin du mugimendua: “Oso gaitzesgarria iruditu zaigu aurka bozkatu duten edo abstenitu diren parlamentu taldeen jokabidea, horrela eragotzi baitute Nafarroako Parlamentuan TTIPen aurkako mozioa onestea”.

Itunaren aurkako jarrera hartzeko eskatuz, gutun ziurtatu bana bidaliko diete Nafarroako parlamentari, kongresukide eta senatariei, ostegunean. Apirilaren 18rako, berriz, manifestazioa antolatu dute. 18:00etan abiatuko da, Iruñeko autobus geltoki zaharretik.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.