Asteartean aurkeztuko du Zestoako TS Fundiciones bere bideragarritasun plana. «Oso-oso gogorra» izatea espero dute langileek, eta hala izango dela baieztatu du zuzendaritzak. «Premiazko neurriak» hartu behar dituela dio, bestela enpresa itxi egin beharko duelako. Enpresako ordezkarien arabera, 2007an Arroako pabilioi berrira joan zirenetik urtero izan dituzte galera handiak, 2008an izan ezik, eta 28 milioi euroren zorra duela. Batez ere sektore eolikoarentzat egiten du lan fundizioak, eta eskaerak urtetik urtera jaisten ari direla —iaz 20.000 tona eta aurten 11.500—. Egoera horretan «kostuak ez dira jasangarriak».
Langileek zuzendaritzaren «kudeaketa eskasari» egotzi diote enpresaren egoera. «Non daude langileek egindako sakrifizioen emaitzak?». Salatu dutenez, azken egunotan makinak ateratzen aritu dira lantegitik. 145 langile ditu orain TS FUndicionesek.
TS Fundaciones, neurri «oso gogorren» atarian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu