Trelleborg Izarra enpresako 38 langile kaleratu dituzte

UGTk salatu duenez, kaleratuek aldi baterako kontratua zuten, baina egiturazko lanpostuak betetzen zituzten

UXUA LARRETXEA
2008ko azaroaren 11
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Trelleborg Izarra enpresako 38 langile lanik gabe geratuko dira. Automobilgintzara, eraikuntzara eta industriarako kautxu industrialak egiten ditu fabrika horrek.

Kaleratzeak salatu ditu UGTk,eta bereziki neurriak eragiten diela aldi baterako kontratuak izan arren, egiturazko lanpostuak betetzen dituzten langileak. Kaleratze horiekin «35 familia miseriara kondenatzen» direla, eta «enpresa kudeatzeko zuzendaritzak erakutsi duen gaitasun eza» ez dela konpontzen gogorarazi du sindikatuak. Enpresa batzordeak presako bilera eskatua zuen kaleratzeak saihesteko. Erabakia«alde bakarrekoa» izan delagaitzetsi du UGTk.

Trelleborg enpresako kaleratzeak, baina, ez dira izan azken egunetako bakarrak. Joan den astearen amaieran, Master Cadenak jakinarazi zuen bere Irurtzungo (Nafarroa) gune logistikoa itxiko zuela eta hango 28 langile kaleratuko zituztela. Etxetresna elektrikoak egiten dituzte han. Iruñeko eta Burlatako saltokiak ez ditu itxiko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.