Tradisnak eta Hiruk bat egin dute garraio sektoreko grebarekin

Iñigo Urkullu, Ukrainako errefuxiatu batzuekin. JAVIER ETXEZARRETA / EFE.
Imanol Magro Eizmendi.
<i>Bilbo</i>
2022ko martxoaren 13a
00:00
Entzun
Tradisna Nafarroako garraio sektoreko patronaletako batek eta Hiru Euskal Herriko Garraiolari Autonomoen Sindikatuak greba egingo dute bihartik aurrera. Garraioaren defentsarako Espainiako plataformaren deialdiekin bat egin dute. Tradisnak —autonomoek eta enpresa txikiek osatzen dute— Iruñeko garraioaren hirian egin du bozketa. Hiruk, berriz, Altsasun (Nafarroa), eta bi erakundeek kideen gehiengo handiz erabaki dute grebari ekitea. Hego Euskal Herriko beste sindikatu eta patronalek ez dute babestuko.

Iragan astean hasi ziren greba hotsak garraioan. Erregaien prezioen igoerak bete-betean eragin die, eta laguntzak eskatu dituzte sektorearentzat. Garraioaren defentsarako plataformak Espainiako hainbat patronal eta autonomoren elkarte txiki elkartu ditu, eta haiek egin dute deialdi ofiziala. Hego Euskal Herrian babes txikia izango zuela zirudien, baina, azkenean, bi elkartek bat egin dute, eta litekeena da Nafarroan haren eragina nabaritzea. Bertan ibilgailuak garraiatzen dituzten kamioilariak greban daude iragan astelehenetik.

Hiruren eta patronalen eskaerak, dena den, ezberdinak dira. Sindikatuan kexu dira ezinezkoa delako erregaien garestitzea beren bezeroen fakturara eramatea. Aste honetan, garraiolari askok erabaki dute lan ez egitea, erregaiak hain garesti egonik ez duelako merezi. Hiruk mobilizazioetara deitu du: etzi, Iruñean, eta, asteazkenean, Gasteizen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.