TotalEnergies-ek bi euroko mugari eutsiko dio

2023ko irailaren 13a
00:00
Entzun
Frantziako TotalEnergies-ek 2024an ere mantendu egingo du erregaien gehienezko prezioa. Otsailean iragarri zuen energia enpresak gasolioaren eta gasolinaren prezioak mugatuko zituela, litroari gehienezko 1,99 euroko prezioa jarriz.

Hala, Ipar Euskal Herrian eta Frantzian dituzten 3.400 gasolindegietan erregaiaren prezioak ez du bi euroko muga gaindituko. Erabaki hori erregaien prezioek «garesti» jarraitzen duten bitartean mantenduko dutela adierazi du. Bruno Le Maire Frantziako Ekonomia ministroak neurri hori txalotu du.

Inflazioaren aurkako halako neurriak ez dituzte energia enpresek hartu soilik, elikagaien industriak 5.000 produkturen prezioei muga jartzea onartu baitzuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.