Theis Ibericako langileek grebari ekin edo ez erabakiko dute

Basauriko enpresak 80 langileetatik 33 kaleratu nahi ditu; hori salatzeko, langile batzordea mobilizazioak egiten ari da

Erredakzioa
Bilbo
2009ko uztailaren 29a
00:00
Entzun
Basauriko Theis Iberica enpresan 80 langilek egiten dute lan gaur egun, eta horietatik 33 kalera bidali nahi ditu zuzendaritzak. Langile batzordea ez dago ados erabakiarekin, eta hura salatzeko hainbat mobilizazio egin ditu aste osoan. Gaurkoan,Bilbon izango dira protestak, Plaza Biribileko BBVAren aurrean hain zuzen. Horrez gain, langileek asanblada egingo dute, egoera konpondu ezean irailetik aurrera mugagabeko greba hasi edo ez erabakitzeko. «Enpresak ez du aztertu nahi kaleratzeak saihestuko lituzkeen neurririk», salatu du ELAk. Jarrera aldatuz gero, mobilizazioak uzteko prest dagoela dio sindikatuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.