'TAX LEASE AUZIA'

2018ko uztailaren 26a
00:00
Entzun
Zer da tax lease?

Kostu ekonomiko handiko produktuak erosteko baliatzen den sistema bat. Haren helburua da enpresa erosleek ahalik eta zerga txikienak pagatzea, eta, hartara, erosleari produktua bera merkatzea. Sektore eta enpresa askok erabiltzen dute Europan.

Nola funtzionatzen du?

Gakoa da bitartekariak sortzen dituztela saltzailearen (ontziolaren) eta eroslearen (ontziaren jabearen) arteko operazioan. Ontzia egiten ari direla, finantza erakundeek erosi egiten dute, leasing (alokairua, erosteko aukerarekin) adarren bidez. Horiek, berriz, Interes Ekonomikoko Taldeen esku uzten dute ontzia. Bankuak eurak daude talde horietan, baina baita zergak gutxitu nahi dituzten inbertitzaileak eta enpresak ere. Interes Ekonomikoko Taldeok ontzia armadoreari alokatzen diote, leasing kontratu bidez; hiruzpalau urtera, azken ordainketa egindakoan, armadorearen esku geratzen da.

Non ditu abantailak?

Zergetan. Sozietate zergaren araudiak aukera ematen die enpresei egindako inbertsioen bidez zergak gutxitzeko, zerga oinarri negatiboak sortzen dituztelako.

Zenbaten aldea dago?

%20 eta %25 ingururena, hau da, armadoreak ordaintzen duena ontziolak jasotzen duena baino %20-25 txikiagoa izan da. Alde hori Altxor Publikoak jartzen du. Horregatik, Bruselak uste zuen enpresen finantzaketa publiko ezkutua zela sistema hori.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.