Tapiak baieztatu du Rolls Roycek ez duela Aernnova aukeratu

Iker Aranburu.
2021eko ekainaren 23a
00:00
Entzun
Zaildu egin da ITP Aeroren jabetzaren zati bat Euskal Herrira itzultzeko aukera. Horretarako aukera zen Zamudioko enpresa aeronautikoa Aernnova kide zuen partzuergo baten esku geratzea. Arazoa da ITP Aeroren jabeak, Rolls Roycek, baztertu egin duela Aernnovaren eta haren bazkideen eskaintza, diru aldetik eskasa zelako. Beste bi eskaintza hobetsi ditu.

Ingalaterrako enpresaren erabakia baieztatu zuen atzo Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko sailburuak. Ez zuen, ordea, aukera hori betiko baztertu: «Prozesua ez da bukatu». Izan ere, ITP Aeroren etorkizuna ez du Rolls Roycek soilik erabakiko; enpresa estrategikoa denez —hegazkin militarren motorrak ere egiten ditu—, Espainiako Gobernuak beto eskubidea du gustuko ez dituen operazioak blokeatzeko. Madrilek bi lehentasun jarri dizkio bere buruari: ITPren akziodunen artean industria talde bat egotea eta espainiarra izatea. Haren begietara, Aernnovak ongi betetzen ditu bi baldintza horiek.

Bada beste faktore bat: Eusko Jaurlaritza prest dago ITP Aeroren zati bat bere gain hartzeko, betiere euskal enpresa bat laguntzeko bada. Finkatuz funtsaren bitartez egingo luke, haren helburua baita enpresen errotzea bermatzea.

Zailtasunak zailtasun, Tapiak ziurtatu du Aernnovaren aukera ez dagoela erabat baztertuta. «Modu diskretuan» lan egiten ari da haren gobernua, «aukerak proposatzen» Rolls Royceri eta beste enpresei
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.