Sutea izan da Azkoitiko Gurelan enpresan

Galdarategiaren pintura kabina batean piztu da sua. Ez da zauriturik egon.

Azkoitiko Gurelan enpresan piztu den sutea, gaur. BERRIA
2024ko irailaren 27a
14:10
Entzun

Suhiltzaileek kontrolpean dute gaur goizean Azkoitiko (Gipuzkoa) Gurelan enpresan izandako sutea. 11:00 aldera hasi da. Suhiltzaileek azaldu dutenez, antza denez, enpresaren hiru pintura kabinetako batean piztu da sua, baina garrak ez dira aldameneko pabiloietara zabaldu, eta ez da zauriturik izan. Sua nola sortu den ikertzen ari dira, eta eragindako kalte materialak zenbatzen.

Gurelan Azkoitiko Txerloia industrialean dago, eta 7.000 metro koadroko lantegi estali bat du. Galdaragintza sektoreko enpresa bat da, eta tamaina handiko egitura metalikoak egiten dituzte han. 50 bat langile ditu.

Enpresak 11:00 aldera eman dio sutearen abisua Ertzaintzari. Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, langileak pabiloitik atera dituzte lehen sugarrez ohartu direnean, eta ez da inor zauritu. Suhiltzaileak berehala bertaratu dira, eta anbulantzia bat ere han izanda. Eguerdirako kontrolpean zuten egoera. Sua berehala itzali dute, baina ke laino handiak ikusi dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.