Sute batek kalte handiak eragin ditu Soraluzeko Galvanizados Arrate enpresan (Gipuzkoa). Sua igande arratsaldean piztu zen, 17:30ak inguruan, eta suhiltzaileek iluntzerako lortu zuten itzaltzea. Enpresak 23 langile ditu, eta, arduradunen esanetan, hilabeteak beharko dituzte jarduerari berriz ekiteko.
Sagarraga industrialdean dago lantegia, eta bertan dauden lau makinetako bi kiskali dituzte garrek. Beste bi makinetan eta gainerako instalazioetan kalteak zenbaterainokoak izan diren aztertzen ari dira. Sutearen unean ez zegoen inor barruan, eta ez zen inork zauritu. Ondoko enpresetan ere suteak ez zuen okerrik eragin. Ikertzen ari dira sua nola piztu zen.