Sunsundeguik laguntza eskatu dio Nafarroako Gobernuari

Autobus ekoizleak lau milioi euroko beste mailegu bat jasoko du. Altsasuko enpresak altxortegi arazoak ditu, jasotako eskaera guztiak bete ezinik dabil eta.

SUNSUNDEGUI
Maria Txibite Nafarroako lehendakaria Susundeguiren lantegira eginiko bisita, urriaren 24an. NAFARROAKO GOBERNUA
2023ko abenduaren 19a
12:50
Entzun

Sunsundegui autobus ekoizleak lau milioi euroko mailegu bat eskatu dio Nafarroako Gobernuari, hartzekodunen konkurtsoan sartzeko arriskua saihesteko. Bezeroekin hitzartutako kontratuak bete ezinda dabil enpresa, eta ekoizpenean atzerapenak pilatzen ari da, Diario de Noticias-ek jakinarazi duenez.

Nafarroako Gobernuak Sodena sozietate publikoaren bitartez bideratuko du mailegua. Sodenak aurretik 3,4 milioiko mailegua eman dionez Sunsundeguiri, gobernuak legez ezingo lizkioke eman beste lau milioi euro. Horretarako, foru-lege egitasmo bat aurkeztuko du, eta asmoa da parlamentuak ostegun honetan onartzea, urteko azken osoko bilkuran.

Altsasuko enpresak urte oso zailak igaro ditu aurretik ere, eta Sodenaren laguntzari esker egin ahal izan du aurrera. Aurretik, ia 50 milioi euro jaso ditu maileguetan Nafarroako Gobernuaren eta Espainiako Gobernuaren partetik. Enpresak bilakaera ona izan du urteotan, batik bat nazioartean. Azken kontratu handia Suediako Volvorekin egin zuen, udazkenean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.