Lan gatazkak

Superberriak-ek denda guztiak itxiko ditu

BM Shop kateko lau saltoki kudeatzen ditu, eta 70 langile kaleratuko ditu

Superberriakeko langile batzuk, elkarretaratze tean. LAB SINDIKATUA
Imanol Magro Eizmendi.
2022ko irailaren 7a
13:18
Entzun

Superberriak-ek, BM saltoki handiak (Uvesco) BM Shop kateko denda batzuk kudeatzeko erabiltzen duen enpresak, jarduna eteteko lan erregulazioa hasi du. LAB sindikatuak jakinarazi duenez, Amurrioko (Araba), Laudioko (Araba), Ugaoko (Bizkaia) eta Bilboko Zazpikaleetako BM Shop dendak ixteko asmoa du. Itxiera horiek 70 langile kaleratzea eragingo dute. Halaber, neurri bera aplikatuko dute Roxima 2020 SMn, Barakaldoko BM Shop kudeatzen zuen enpresan.

Lan erregulazioren inguruko kontsulta epea asteazkenean hasi da, eta hilabete luzatuko da. LABek aitortu duenez, erabakiak ezustean harrapatu du, iragan uztailean zuzendaritzarekin izandako solasaldietan irail amaierarako bilera batzuk adostu baitzituzten. Superberriak-ek duela urtebete egin zuen frankizia aldaketa, eta, hala, haren denda guztiak BM taldera igaro ziren.

LABek bere ordezkari guztiak deitu ditu gaia aztertzeko, eta aurreratu du bide guztiak agortuko dituela lanpostuak defendatu eta lan erregulazioa eragozteko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.