BILBO. Superberriak katearen zuzendaritzak, atzera egin, eta enplegua erregulatzeko dosierra erretiratzea erabaki du. BM saltoki handiak (Uvesco) BM Shop kateko denda batzuk kudeatzeko erabiltzen duen enpresa da, eta hilaren hasieran iragarri zuen jarduera eten eta 70 langile kaleratu nahi zituela. Denda bat dauka Amurrion (Araba), bat Laudion (Araba), bat Ugaon (Bizkaia) eta beste bat Bilboko Zazpikaleetan.
Neurria salatzeko greba mugagabea hasi zuten langileek hilaren 16an. Hain zuzen ere, LAB eta CCOO sindikatuek adierazi dutenez, «erabakigarria» izan da hori neurria bertan behera uzteko, «bost greba egun hauetan parte hartzea ia %100ekoa izan baita, denda guztiak itxita egon direlako». Kaleratu asmo zituzten langileak Uvesco taldearentzat ariko dira aurrerantzean.
Superberriak-ek atzera bota du lan espedientea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu