Statkraften bi parke eolikoak, 2027rako martxan

2022ko irailaren 14a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Norvegiako Statkraft multinazionalak Euskal Herrian egingo dituen bi parke eolikoen proiektuak aurkeztu dizkio Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkulluri. Itxuraz, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako mugen artean, eta Piaspen (Gipuzkoa) dira parke horiek. 90 milioi euroko inbertsioa egingo du konpainiak, eta 2027rako martxan egotea espero du. Itsarazen 52,8 MW sortzeko aerosorgailuak jarriko ditu, eta Piaspen 33 MW sortzeko adinakoak.

Parke eolikoen aurkako erantzuna zenbait plataformaren bidez eratzen ari da. Adibidez, Gipuzkoan, Soraluze eta Elgoibar arteko Karakate mendian, Zizurkil eta Usurbil arteko Ezkeltzu-Andatzan, eta Azkoiti, Urretxu eta Zumarraga arteko Buruzain daude hiru proiektu eoliko. Aurtengo udaberrira arte erregistratu dituzte eskaerak, guztiak enpresa beraren edo haren adarren baten izenean: Green Capital. Proiektuen berri izan eta gutxira sortu dira, hurrenez hurren, Karakate Bizirik, Ezkeltzu-Andatza Bizirik eta Oletan ere Ez plataformak. Denak daude parke eolikoen eredu horren aurka.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.