Hurrengo lan itunak irauten duen hiru urteetan, 2024tik 2026ra, soldataren igoera kontsumo prezioen indizearen araberakoa izatea eskaini zuen atzo Volkswagenek. Iruñeko plantako zuzendaritzaren eta langileen batzordearen arteko bosgarren bilera izan zen atzokoa.
Bi aldeak aztertzen ari dira zer formula erabili urte eta erdiz auto elektrikoranzko trantsizioaren ondorioz izango den enplegu murrizketari aurre egiteko. VWek esana du 400 langile inguruk utzi beharko luketela lantokia, eta atzo Jesus Galindo Industria zuzendariak esan zuen 2026tik aurrera lanera itzuliko direla. 2026an hasiko dira Landabenen auto elektrikoak ekoizten: Skoda markako bat eta VW ID2X modeloa. Modelo hori funtzionala da, eskaintza elektrikoaren barruan eskala merkekoa. Galindok ziurtatu zuen soilik Iruñean ekoitziko dela.
Soldata KPIaren arabera igotzea eskaini du VWek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu