Sindikatuek «neurri ez-traumatikoak» eskatu dituzte Gasteizko Michelinen

Produkzio murrizketarekin sobera leudekeen 150 postuak ez daitezela kaleratze bihurtu eskatu diote CCOOk eta UGTk Michelingo zuzendaritzari.

Michelin
Gasteizko Michelineko langileak fabrikaren atarian mobilizazio batean, artxiboko irudian. DAVID AGUILAR / EFE
Irune Lasa.
2023ko azaroaren 27a
15:28
Entzun

Joan den ostiralean jakinarazi zuen Gasteizko Michelineko zuzendaritzak 150 langile sobera dituela —beste 26 Lasarte-Orian—, hurrengo urterako produkzio aurreikuspen kaskarrak argudiatuta. Egoera azaltzeko, gaur sindikatuekin bilera egin du, baina ez die argitu zer gertatuko den langile horiekin. 

CCOOk eta UGTk zuzendaritzari eskatu diote lanpostu soberakinari «neurri ez-traumatikoekin» emateko aterabidea, hala nola errelebo kontratuetarako eta erretiro aurreratuetarako adina aurreratuta, langileak lanpostuz aldatuta, eta nor bere borondatez eskari txikiak eragin ez dien Espainiako eta Portugalgo lantegietara mugitzeko aukera emanda.

Michelineko zuzendaritzak hainbat langileren baldintzak ere aldatu nahi ditu 3.500 behargineko plantan. Hala, joan den astean iragarri zuen 650 langileren egutegiak «doituko» dituela, eta gerta daitekeela haien lanaldiak murriztea. Era berean, enpresak iragarri du hurrengo hiru urteetarako aurreikusia zuen 75 milioi euroko inbertsioa oraingoz ez duela egingo.

Bi sindikatuen esanetan, enpresaren asmoek eragindako pertsona guztien lan baldintzak aldatzea negoziatuko bada, nahitaezko premisa izango da Gasteizko lantegian kaleratzerik ez egitea urte honen bukaera bitartean eta hurrengo urtean enpresak argudiatutako produkzio arrazoiengatik. 

Ostiralean beste bilera bat egingo dute Michelineko zuzendaritzak eta langile batzordeak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.