Sindikatuek Nafarroak lan inspekzio propioa izatea eskatu dute, istripuen aurka

Altuera jakin batetik erorita hamar langile hil dira Nafarroan azken hiru urteetan. LAB, CGT, Steilas, ESK, EHNE eta Hiru sindikatuek laneko azken heriotzak salatu dituzte.

Sindikatuen elkarretaratzea, gaur, Iruñean. IÑIGO URIZ / FOKU
Sindikatuen elkarretaratzea, gaur, Iruñean. IÑIGO URIZ / FOKU
Irune Lasa.
2024ko urriaren 17a
16:00
Entzun

Iruñeko Gazteluko plazan elkarretaratzea egin dute gaur, LAB, CGT, Steilas, ESK, EHNE eta Hiru sindikatuek deituta, lan istripuetan jazotako azken heriotzak salatzeko. 

Batez ere, erorketak salatu dituzte, asteartean bi langile hil baitziren, biak ere erorita, bata Loiun (Bizkaia) eta bestea Leozen (Nafarroa). Inko Iriarte LABeko Lan Osasuneko arduradunaren esanetan, «egoera larria da, bereziki Nafarroan, azken hiru urteetan hamar langile hil baitira beharrean ari zirela erorita». 

Iriarteren aburuz, «patronalak ez du prebentzio legea betetzen, eta erorketak dira horren erakusgarri, haiek saihesteko prebentzio neurriak are ezagunagoak baitira». LABeko ordezkariak, «Nafarroan nahikoa baliabide izango dituen lan inspekzio bat» eskatu du, gogoratuz herrialdeak soilik hamar lan inspektore dituela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.