Sindikatuek begi onez ikusi dute CAFen inbertsio plana

2014tik erabili gabe dauden lur batzuetan probetarako pabiloi bat eraikiko du CAFek, eta lanek 9 milioi euroko kostua izango dute.

CAF
CAFen Beasaingo lantegia, artxiboko irudi batean. JON URBE / FOKU
inaut matauko rada
2023ko abenduaren 2a
19:50
Entzun 00:00:0000:00:00

Urteak dira CAFen Beasaingo (Gipuzkoa) lantegiko altzairutegia itxi zutela. 2017an saldu zioten makineria Marokoko Soma Steel altzairutegiari, bi milioi euroren truke. 2016an itxi zuen altzairutegia, «kostu handiengatik». Bada, LABek atzo arratsaldean iragarri moduan, enpresaren zuzendaritzak 9 milioi euro inbertituko ditu, probetarako pabiloi bat eraikitzeko.

Sindikatuak adierazi moduan, CAFen Beasaingo, Irungo eta Madrilgo enpresa batzordeek egin zioten eskaria zuzendaritzari, hitzarmenaren negoziazio bilera batean. Bai LAB eta bai ELA sindikatuak pozarren dira inbertsio iragarpenagatik, eta biek ala biek adierazi dute urteetan aldarrikatu dutela orube horretan inbertitzeko beharra zegoela.

Atzo egin zuten negoziazio bileraren ostean, astelehenean berriro elkartuko dira sindikatuak eta enpresako zuzendaritza, ituna sinatzeko urratsak egiteko.

Bost bideko gunea

Sindikatuek adierazi moduan, probetarako gune berriak trenentzako bost bide izango ditu, eta bakoitza 135 metroko luze izango da. Eskaera zorro handia du CAFek, eta, pabiloi berri horrekin, azkartu egin nahi dituzte produktuak hasieratik bukaerara egiteko epeak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.