Sindikatuak urriaren 8an egingo du Biltzar Artekoa

2020ko irailaren 25a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
2017ko maiatzean egin zuen bere azken Batzar Nagusia LABek. Urriaren 8an berriz deituko ditu eskualdeetako eta enpresetako 500 ordezkariak, baina Biltzar Artekoa egiteko, bere historian lehenengoz. Barakaldoko BECen izango da hori. Igor Arroyo idazkari nagusiaren ondokoak azaldu duenez, helburua da duela bi urteko erabakiak berrestea eta egungo egoerara egokitzea. Era berean, erronka berriei aurre egiteko barne-antolaketa neurriak aztertuko dituzte. Arroyoren hitzetan, sindikatuak «aldaketa politikoaren eta burujabetzaren beharra» defendatzen jarraituko du; adibide gisa jarri ditu telelanaren erregulazioa eta lan erreformaren aldaketak. «Guk hemen erabaki nahi dugu, eta ez beste batzuek eta Madrilen».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.