Sestaoko Arcelor zabaltzeko proposamena atzera bota dute langileek

Maiatzaren 28an lanean hastekoak ziren; orain, proposamena onartzea baldintzatzat jarri du zuzendaritzak

Erredakzioa
Bilbo
2012ko maiatzaren 3a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Sestaoko Arcelorreko langileen batzarrak atzera bota du CCOOk, UGTk eta ELAk lantegia berriz martxan jartzeko zuzendaritzarekin egindako akordiorako oinarria. LABek azaldu duenez, langileen oporrak enpresaren komenentziaren arabera moldatzea eta langileek 1995etik soldatarekin kobratzen duten sari aldakor bat fabrikaren irabazien arabera baldintzatzea jaso zuten akordio horretan.

LABek ez du babestu akordioa, ezta langileen batzarreko gehienek ere. 300 langiletatik %90ek ezezkoa esan diote.

Maiatzaren 28an lantegia martxan jartzea espero zuen zuzendaritzak, baina esan du proposamena onartu arte ez duela jarriko. Azarotik dago geldirik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.