Sei eraikuntza enpresa zigortu ditu CNMCk

2022ko uztailaren 8a
00:00
Entzun
CNMC Merkatuen eta Lehiaren Espainiako Batzordeak 203,6 milioi euroko isuna jarri die sei eraikuntza enpresari, 25 urtetan eskaintza publikoetako lehia manipulatzea egotzita. Hain zuzen, zigortutako enpresak Acciona, Dragados, FCC, Ferrovial, OHLA eta Sacyr dira.

CNMCk jakinarazi duenez, 1992-2017 artean astean behin elkartzen ziren enpresok. Bilkura horietan, argitaratu berri ziren eskaintza publikoez eztabaidatzen zuten, baita erabaki ere zeinetara aurkeztuko ziren elkarrekin.

Arautzaileak eskatu du zigortu dituen enpresei betoa jartzeko aurrerantzeko kontratu publikoetan, arau hauste larriak egin dituztela argudiatuz. Horretarako, baina, epaiak irmoa izan behar du. Bien bitartean, enpresa batzuek Espainiako Auzitegi Nazionalean helegitea jarriko dute.

Dragadosek ordaindu beharko du gehien (57,1 milioi), eta haren atzetik FCCk (40,4 milioi), Ferrovialek (38,5 milioi), Accionak (29,4 milioi)OHLAk (21,5 milioi), eta Sacyrrek (16,7 milioi).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.