«Sakrifizioak» iragarri ditu BBK-ko presidente berriak

Xabier Sagredo lehendakari berriak kutxaren etorkizuna «oztopoz» betea ikusten du

Ainhoa Larrabe Arnaiz.
Bilbo
2013ko azaroaren 7a
00:00
Entzun
BBK-ko Administrazio Batzordeak Xabier Sagredo hautatu zuen atzo erakundeko lehendakari. Azken ia bost urteotan Mario Fernandezek bete duen kargua hartzean «profesionaltasuna, hurbiltasuna eta baloreak» agindu ditu, baina etorkizuna«oztopoz betea» ikusten duela aitortu du, eta BBK banku-fundazio bilakatu behar izateak «sakrifizioak» izango direla onartu du.

Erakunde batzuen bidegabekeriak «guztien artean» ordaindu behar izatea salatu du Sagredok. Prezioetako bat izango da BBK eta beste kutxak banku--fundazio bilakatu beharko direla; horrek ekarriko du Bizkaiko kutxak Kutxabanken dituen akzioetako batzuk (%7) saldu behar izatea, inbertitzaile pribatu bati pentsatzekoa denez. Horrek diru gutxiago utziko du gizarte ekintzarentzat, BBKren «altxorra» den arren. BBK-ko lehendakari gisa «Kutxabank indartzen» saiatuko dela agindu du Sagredok. Banku horren lehendakaritzan jarraituko du Fernandezek, adina (70 urte ditu) ez baita horretarako muga.

Fundazio bilakatu arte lehendakari soldatari uko egin dio Sagredok, eta utzi egingo du EAJko Euzkadi Buru Batzarra, baina ez, ordea, Iberdrolako administrazio kontseilua.

Protesta egin du ELAk

Kutxabanken kudeaketarekin oso kritiko jarraitzen du ELAk. Sindikatuak atzo ziurtatu zuen Bilbon eskaintzen dituen zerbitzu batzuk (txartelak esaterako) Andaluziako filialera eramaten ari direla, CajaSurrera. Horrekehun behargin mugiaraztea dakarrela salatu du. Ez dira bakarrak, pasa den astean ezagutzera eman baitzuten 25 emakume ere eraman dituztela. «Deserrotze familiar eta sozialaren zigorra ezarriko zaie, baita kontratuak deuseztea ere». Sindikatuak adierazi du 2012ko urtarrilaren 1etik 2013ko irailaren 30era bitarte Kutxabanken 790 lanpostu galdu direla. Kutxaz kutxa: BBKn 125 lanpostu galdu dira, Kutxan 87 eta Vital Kutxan 167. Horri «hedakuntza delakoan» emandako enplegu galerak gehitu behar zaizkio, guztira 411.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.