Sagar garaia

Sagarrak biltzeko makina, bertako sagardoa laguntzeko

Sagar biltzeko makina berria aurkeztu dute Adunako (Gipuzkoa) Aburuza sagardotegiko sagastian. Bideoa: sagarrak biltzeko makina, lanean (Argazki Press). [youtube]https://youtu.be/fKkmpshn-pQ[/youtube]

2017ko irailaren 13a
12:53
Entzun

Gipuzkoako Sagardogileen elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Belarmendik elkarlanean jarri duten proiektu pilotoa da sagar biltzeko makina. Aurten hasi dira proba moduan, eta zehazki Gipuzkoako zazpi sagardogilek bilduko dituzte euren sagastietako sagarrak makina berriarekin. Proiektu pilotu honi esker uztaren zati bat bilduko dute modu honetara. Gutxi gorabehera 40 hektarea izango dira makinarekin bilduko direnak, eta Gipuzkoako 18 lursailetan probatuko dute.

Sagardogileen Elkartearen izenean hitz egin du Olatz Mitxelenak: "Horrelako proiektu pilotu bat martxan jarri ahal izatea, eta profesionaltasun honetan bigarren pausu bat eman ahal izatea ezinbestekoa da, bertako sagarrarekin egindako sagardoarekin aurrera jarraitu ahal izateko".

Makina probatzen ari dira, eta abendu aldera egingo dutela balorazioa adierazi dute, behin makina sagasti mota guztietatik pasa ostean. "Lauan azkar biltzen du, baina behin aldapan sartuta maniobrak kontrolatu beharra daude funtzionamendua egokitu ahal izateko. Aurtengoa, froga urtea da, eta makina eta sagastiak ezagutu behar ditugu. Eta hurrengo urtera begira behar diren berrikuntzak egingo ditugu", azaldu du Mitxelenak.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren izenean Xabier Arruti izan da bertan. Euskal administrazioak, Sagardogile elkartearekin eta sagardogileekin batera, ados daudela eta erronka horrekin bat egiten dutela adierazi du.

"Sagarra biltzeko eskulanak zer esan handia du, hau da, eskulanaren kostuak. Eta bertako sagardogileek bertan sagarra izan dezaten eta modu lehiakor batean sagarra eduki ahal izateko beharrezkoa ikusten da teknifikazioa", argitu du Arrutik. Honekin, sagar bilketa erraztea dute helburu. Sagardogileen elkartetik urrats hauek eman beharraren eskaria eta nahia jaso zutela ekarri du gogora, eta foru aldundiak sektorearen aldeko erronka moduan hartu duela makina berria martxan jartzeko proiektua: "Gure nahia ahalik eta ondoen laguntzea izan da", gaineratu du.

Aurten bertako sagarraren kopurua handia da, eta elkartetik jakinarazi dutenez iazkoarekin alderatuta bertako sagarraren kopurua asko igoko da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.