Sagardoa latan salduko du Zeraingo sagardotegi batek

Oiharte sagardotegiak aurkeztu du egitasmoa, Euskal Sagardoa sor-markaren barruan. Azaldu dute «kalitatezkoa» izango dela

Oiharte sagardotegiko egitasmoaren aurkezpena, atzo, Ezkion. ORAIN GIPUZKOA.
Erredakzioa
Goierriko Hitza
2019ko urriaren 19a
00:00
Entzun
Sagardoa txotxetik edo botilatik edatea da ohikoena Euskal Herrian, baina formatu berri bat ere izango da aurrerantzean: sagardoa latan. Ezkioko (Gipuzkoa) Igartubeiti baserrian aurkeztu zuten atzo Zeraingo Oiharte sagardotegiaren egitasmoa, Sagardo Astearen barruan. 44 zentilitroko ontzietan merkaturatuko dute edaria, sustatzaileen esanetan, «kalitatezko sagardoa modu erraz batean» eskaintzeko helburuz. Tokiko sagarrarekin egindako produktua dela nabarmendu dute, eta Euskal Sagardoa jatorri izenaren «kalitate berme zorrotzak» beteko dituela.

Oiharte sagardotegiko Haritz Egurenek azaldu zuenez, lagun batek proposatu zien sagardoa latan ontziratzea: «Edari gehienak latan edateko aukera dago, eta munduan zehar sagardo gehiago ere egongo dira agian, baina hau berria da euskal sagardoaren munduan». Bidea egingo duela uste du: «Momentuz, dendetan eta tabernetan hasiko gara».

Eguren ez ezik, Euskal Sagardoa izendapeneko, Gipuzkoako Sagardogile Elkarteko eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariak ere izan ziren ekitaldian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.