Sagardoa

Sagardo botilaren prezioa %25 inguru igoko da 2023an

Euskal Sagardoa jatorri izeneko ekoizleek produkzio kostuen garestitzeari egotzi diote igoera, eta aurtengo sagar uzta «oso txarrari».

Sagardo denboraldiaren hasiera ekitaldi bat, Gipuzkoako sagardotegi batean. ANDONI CANELLADA (FOKU)
jokin sagarzazu
2022ko abenduaren 28a
16:50
Entzun

Euskal Sagardoa jatorri izeneko ekoizleek batez beste %25 inguru igoko dute botilaren prezioa datorren 2023an. Erakundeak ohar batean azaldu duenez, gaur egungo egoera ekonomikoa eta, bereziki, inflazio handia eragin zuzena izaten ari dira sagardoaren produkzio kostuetan, «batez ere beiraren, kartoiaren, energiaren eta gasolioaren prezioen igoeragatik». «Sektore gehienetan gertatu den bezala, sagardoaren sektoreak ere bere prezioak eguneratu behar ditu egungo egoerari aurre egiteko», azpimarratu dute elkarteko ekoizleek.

Euskal Sagardoa jatorri izena duela bost urte sortu zuten: Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 49 sagardotegi biltzen ditu, eta bertako 250 sagargileren sagarrak erabiltzen dituzte. Aurten, 3,5 milioi litro merkaturatu dituzte.

Urte txarra

Oso bestelakoak dira hurrengo urteari begirako aurreikuspenak. Unai Agirre Euskal Sagardoa jatorri izenaren koordinatzaileak BERRIAri azaldu dionez, aurtengo sagar bilketa «oso txarra» izan da, udako beroaldiengatik sagar gutxiago egon baita, eta hori sagardo produkzioan islatu da. Agirrek aurreratu duenez, Euskal Sagardoa jatorri izeneko kideen ekoizpena «aurtengoaren heren bat inguru» izango da, eta produkzio eskasagoak prezioan ere eragina izango du.

Urtarrilaren 11n hasiko da sagardo garaia Gipuzkoan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.