Repsolen, Cepsaren eta BPren deskontuak ikertzen ari dira

Lehiaren Espainiako Batzordeak informazioa eskatu die, beherapen kanpainen baldintzak adostu zituzten jakiteko

2022ko abenduaren 15a
00:00
Entzun
MADRIL. Merkatuen eta Lehiaren Espainiako Batzordeak lupa jarri du Hego Euskal Herrian diharduten erregai konpainia handien gainean. Martxoaz geroztik indarrean dituzten beherapen eta deskontu kanpainak adostu zituzten ala ez ikertzen ari da. Gehienak bezeroak atxikitzeko programen barnean daude, eta erregai konpainia txikiek salatu zuten jardun hori lehiaren aurkakoa zela.

Batzordeak ez du aipatu zeintzuk diren konpainia handi horiek, baina Cepsak eta Repsolek onartu dute ikertuak izan direla. Gogoratzekoa da Repsol dela Petronorren akziodun nagusia. Europa Press agentziaren arabera, BP ere ikertu dute.

Azaroaren 28ko astean egin zuen ikerketa Lehiaren Batzordeak. Salaketa ugarien ondorioz, energia sektoreko hainbat konpainiaren jarduna ikertu zuen. Alde horretatik, Europa Pressek argitu du argindar konpainia handiak ez direla ikertuak izan. Batzordeak ohar bidez azaldu du oraingoz informazio bilketa baino ez dela, eta oraindik ezin dela ondorioztatu enpresa horiek lehiaren aurkako ekintzak egin dituztenik. Dena den, halako jardunak frogatuz gero, isunak jartzeko ahalmena du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.