Enpresak

Repsolek Ibilen kargaleku sarea erosi du

Energia konpainiak bereganatu Ibil-ek auto elektrikoentzat dituen kargalekuen sare publikoa, baita bezero pribatuentzako sarea ere. Ibilek bere negozio eredua aldatuko du, kargalekuen instalazioa eta operazioa lehenetsiz.

Josu Jon Imaz Repsoleko burua eta Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko sailburua, Ibilek Lopidan (Araba) ezarritako kargaleku ultralasterraren inaugurazioan. ADRIAN RUIZ DE HIERRO / EFE
Irune Lasa.
2019ko abenduaren 4a
14:25
Entzun

Auto elektrikoentzako 230 kargaleku publiko eskuratu ditu Repsolek, horietatik bi karga ultralasterrekoak, Ibilen sarea erosita. Kargaleku horietatik gehienak, gainera, Repsolen gasolina zerbitzuguneetan daude ezarriak, eta erdia,115 kargaleku, Hego Euskal Herrian. Energia konpainia da Ibilen erdiaren jabea, eta adierazi du haren partaidetzan ez dela izango aldaketarik. Ibilen beste erdia Energiaren Euskal Erakundearena da. Repsolek ez du eman salerosketaren zenbatekoen xehetasunik.

Hemendik aurrera, sare publikoaz ez ezik, Ibilek bezero pribatuen enpresetan eta etxebizitzetan ezarritako 1.000 bat kargalekuen operazio lanez ere arduratuko da Repsol. Energia konpainiaren arabera, «Iberiar penintsulan mugikortasuneko erreferente gisa duen tokia sendotzea» du helburu erosketak. Kargaleku sarea zabaltzen segitzea da Repsolen asmoa, «Ibilen laguntzaz».

Izan ere, eragiketa horren ondorioz, Ibilek bere negozio eredua aldatuko du, eta «Repsolentzako eta beste bezeroentzako» kargalekuen instalazioan eta operazioan jarriko du arreta, «mugikortasunari, iraunkortasunari eta energia trantsizioari begirako garapen teknologikoa lehenetsiz».

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.