Raul Arzak EAEko UGTren gidari jarraituko du, %82,5eko babesarekin

2021eko martxoaren 13a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
GASTEIZ. Jakina zen Raul Arzak beste lau urtez jarraituko zuela EAEko UGTko idazkari nagusiaren karguan, beste hautagairik ez baitzegoen. Zalantza zen zenbateko babesa izango zuen, eta hori atzo jakin zen, sindikatuak Gasteizen egin duen kongresuko azken egunean: aldeko 146 boto jaso zituen (%82,5), eta 31 zuri. Haren kudeaketa aho batez onartu zuten. Azken agintaldia izango du Arzak. UGTk Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ordezkari sindikalen %10,85 ditu gaur egun.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.