BILBO. Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutunak, EH Kapitalari Planto-k eta Jauzi Ekosoziala plataformak protesta dinamika bat antolatu dute Munduko Bankuak (MB) hilaren amaierarako BECen antolatu duen konferentziaren aurka. Innovate4Climate izenburupean, MBk hainbat aditu elkartuko ditu klima larrialdiaz aritzeko. Protestaldiaren deitzaileentzat, baina, bankuak bere jarduna «berdez tindatzeko» antolaturiko konferentzia bat da. Izan ere, salatu dute erakundeak klima aldaketaren sorburu diren sektoreak finantzatzen dituela.
Zuen negozioa gure kolapsoa lelopean, hilaren 23ko goizean izango da lehenbiziko protesta; konferentziaren lehen egunean, hain justu. BECen aurrean deitu dute elkarretaratzera (08:30), Ansioko metro geltokiaren aurrean. Bigarren ekintza manifestazio bat izango da, hilaren 24an —Moyua plazatik irtengo da, 19:30ean—. Azkenik, 25erako, Yayo Herrero aktibista ekofeministaren hitzaldi bat antolatu dute, Bilborock aretoan (19:00).
Protestak Munduko Bankuaren BECeko hitzorduaren aurka
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu