Honako hau da, Guy Standing ekonomista britainiarraren arabera, prekariatuaren soslaia:
Jarduera. «Enplegu ziurgabeekin bizi da, eta tarteka langabezian egoten da. Segurtasunik gabeko bizitza dauka, eta etxebizitza bat izateko eta baliabide publikoak jasotzeko aukerak hari batetik zintzilik ditu».
Nortasuna. «Enplegu nortasunik ezin dio eman bere bizitzari. Ez dago ziur eskaileran gora igotzeko aukerarik izango ote duen gizartean. Trauma sortu du horrek».
Zalantza etengabea. «Oso talde heterogeneoa da, eta ziurtasunik ezean bizi da, zalantza etengabean. Enplegu egonkorreko proletariotzak gizarte segurantzarekin egiten zien aurre halabeharrei. Prekariatuak ez du babes indartsu hori. Ziurgabetasunari aurre eginez bizi da, ezagutzen ez duen ezezagunari aurre eginez».
PREKARIATUA
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu