Autogintza

Porscheren bulegoak miatu ditu Alemaniako Poliziak, gas isuriak faltsutu dituztelakoan

Volkswagenen filiala da Porsche. Aurrez, Audi, BMW, Daimler eta Bosch ere ikertu dituzte.

Porscheren egoitza Stuttgarten, Alemanian. RONALD WITTEK, EFE
2018ko apirilaren 18a
12:20
Entzun

Alemaniako Poliziak eta fiskaltzak Porscheren hamar eraikin arakatu dituzte, diesel ibilgailiuetako motorrak trukatu dituztelakoan, gas isuriak faltsutzeko. Volkswagen enpresaren adarra da Porsche, eta hura ere ikertu eta zigortu zuten arrazoi beragatik. Haren kasuan AEBetan jarri zuten salaketa, eta autogintza etxeak onartu zuen kaltetutako bakoitzari 4.400 euroko kalte-ordainak ematea.

Porscheren kasuan, Stuttgarteko fiskaltzak komunikatu baten bidez jakinarazi duenez, Baden-Wuttembergeko eta Bavierako egoitzak dira miatu dituztenak. Horrekin lotuta hiru pertsona ikertzen ari dira, tartean zuzendaritzako kide bat eta goi kargudun bat. Egozten diete diesel ibilgailuetan gas isuriak kontrolatzeko sistema faltsutzearen inguruko legez kanpoko publizitatea eta iruzurra egitea.

Den den, Porsche eta Volkswagen ez ezik, beste autogintza enpresa batzuk ere ikertu dituz gas isurien auziagatik: Audi, BMW, Daimler eta Bosch.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.