EUROGUNEA. Nadia Calviño
Porrot bat eta galtzaile bat baino gehiago

Euroguneko presidente berria Irlandako finantza ministro Paschal Donohoe izango da, azken bozketan Nadia Calviño espainiarra garaitu ostean. Galera bat baino gehiago daude emaitza horren atzean. Calviñok atzo bertan Frantziaren aldeko botoa ziurtatuta, bazirudien presidentetza eskura zuela, Alemaniaren babesa ere bazuelako. Baina herrialde handien ordezkariak txikien —Luxenburgo, Herbehereak...— kontra galdu du. Horrez gain, Calviño zentro ezkerreko ordezkari ere bazen neurri batean, eskuineko Donohoeren aurrean;baita elkartartasun fiskalaren aldeko hegoaldearen hautagaia, Europako iparraldeko xuhurren parean. Donohoe bezala, orain arteko euroguneko presidente guztiak gizonak izan dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu