Philippe Neys enpresaburua hil da

ETPM enpresako nagusi izan zen, eta Medefeko buruzagitza izan zuen Ipar Euskal Herrian eta Akitanian. Baionako Herriko Etxeko hautetsi izan zen.

BAIONAKO UDALA
Philippe Neys, erdian, 2015eko argazki batean, Baionako herriko etxean. ISABELLE MIQUELESTORENA
Ekhi Erremundegi Beloki.
2024ko apirilaren 8a
17:02
Entzun

Philippe Neys enpresaburua zendu da eritasun luze baten ondorioz. 70 urte zituen. Haren aitak sortu zuen ETPM eraikuntza enpresa, eta horko buru izan zen urteetan, 2019an bi semeen esku utzi zuen arte. Enpresa horren bitartez, errugbi eta pilota profesionalaren babesle izan zen urteetan; 2014an, Baionako Aviron errugbi taldeko buruzagitza ere hartu zuen tarte batez. 

Medef Frantziako enpresen mugimenduko buru ere izan zen, bai Akitania Berria eskualdean eta bai Ipar Euskal Herrian. Haren bidez, Baionako Merkataritza eta Industria Ganberako buru izaten entseatu zen urte luzez, sekula kausitu gabe. Azken urteetan, Andre Garreta MIGeko presidentearen zerrendarekin akordioa egin izan zuen ganberako hauteskundeetarako. 

Politikan ere izan zuen parte hartzerik. 2014ko herriko hauteskundeetan, Baionako Herriko Etxera aurkeztu zen Sylvie Durruti Errepublikanoaren zerrendan. Eskuineko indarrak batu ondotik, axuant kargua lortu zuen Jean Rene Etxegarai auzapezaren gidaritzapean. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.