Astelehenean hasiko da Petronorrek bere 354 langileri ezarriko dien aldi baterako erregulazio espedientea. Abenduaren 31 arte iraungo du, baina enpresak iragarri du merkatuak gora eginez gero laburtzeko eta langileak ateratzeko aukera duela. Erregulazioan geratuko diren langileak hasi dira enpresaren eskutitzak jasotzen, baina horietan «zero informazio» dagoela salatu du enpresa batzordeak. «Ez diete esan zer egutegi duen, zer baldintza izango dituzten edo noiz arte izango diren [erregulazioan]».
Bi ekoizpen lerroetatik batek azken urtebetean ia lanik ez duela egin behar izan argudiatu du Petronorrek bere lantaldearen herena erregulazioan jartzeko. Langileen ordezkariek, berriz, ez dute erregulaziorako arrazoirik ikusten, eta haren aurkako mobilizazioak ugarituko dituztela iragarri dute.
Atzo, auto karabana bat egin zuten Muskiz eta Gallarta artean (Bizkaia).Orain arte deitutako protesten azkena maiatzaren 14an izango da, Gasteizen, Lakuaren eta Eusko Jaurlaritzaren artean. Haren bidez, esku hartzeko eskatuko diote Eusko Jaurlaritzari.
Petronorren mobilizazioak ugarituko dituzte
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu