'Pentsioen geroa' plazaratu du Jon Fernandezek

Jon Fernandez, atzo, Martin Ugalde foroan, Andoainen. JUAN CARLOS RUIZ / FOKU.
2020ko ekainaren 26a
00:00
Entzun
ANDOAIN. Martin Ugalde foroan aurkeztu du BERRIAko kazetari Jon Fernandezek (Ondarroa, Bizkaia, 1986) Pentsioen Geroa. Eztabaida sozial baterako gakoak (Aleka, 2020). Pentsiodunen mugimenduari gertu-gertutik jarraitzen hasi zen Fernandez 2018an, eta buru-belarri sartu zen ahots haserre horien atzean zeuden pertsonak eta arrazoiak ezagutzeko lanean. Jakin-mina analisi sakon bihurtu du orain, pentsiodunei, ekonomistei, soziologoei eta beste hainbat protagonistari ahotsa emanda.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.