BILBO. Pentsioen erosahalmena berreskuratzeko mobilizatzen jarraitzeko deia egin dute pentsiodunek, Manifestazioa antolatuko dute otsailaren 22rako Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean. Deitzaileak lau elkarte dira: Bizkaiko eta Nafarroako Pentsionistak Martxan, Gipuzkoako Duintasuna Elkartea eta Arabako Pentsionistak Lanean plataforma.
Lau plataformen ordezkariek atzo Bilbon egindako agerraldian salatu zuten 680.000 pentsiodun daudela Hego Euskal Herrian, eta horietako askok pobrezia mugaren azpiko pentsioak jasotzen dituztela.
Espainiako Gobernuak ezarritako murrizketen ondorioz, «haserrea» nabari dela adierazi zuten. Salatu zuten pentsioak erosahalmena galtzen ari direla, eta Espainiako Gobernuak iragarritako %0,25eko igoeraren aurka agertu ziren. Salatu zuten, halaber, erreformen ondorioz, bestak beste, erretiroa lortzeko lan urteak luzatu direla, alarguntza pentsioak jaitsi direla, eta medikamentuen berrordainketa ezarri dietela. Aldarrikatu zuten pentsioak KPIaren maila berean igotzea, eta Europako Karta Sozialak aholkatutako 1.080 euroko gutxieneko pentsioa ezartzea. Gizarte Segurtasun Sistema propioa ere eskatu zuten: hurbilekoa eta parte hartzailea.
Pentsiodunek mobilizazioekin jarraituko dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu