Pentsiodunak protestan

Pentsiodunek ere, planto martxoaren 8an

2018ko otsailaren 23a
00:00
Entzun
Duintasuna elkarteko erretiratu eta pentsiodunek bat egin dute martxoaren 8rako Emakumeok* planto! leloarekin deitutako lanuzte feministarekin. Elkarteko emakumeek egun horretan ez dute erosketarik egingo, ez dute otordurik prestatuko eta ez dute zaintza lanik beteko.Gauza bera egiteko deia egin diete erretiratu eta pentsiodun emakumeei, eta egun horretako mobilizazioetan parte hartzera animatu ditu. Era berean, gizonezkoei eskatu diete egun horretan eurek hartzeko normalean emakume pentsiodunek egiten dituzten lanak.

«Guretzat garbi dago sistema honek ez duela funtzionatzen emakumeon ekarpenik gabe, eta adineko emakumeok zeregin asko betetzen ditugu sistema honek ezarritako bizi baldintza gogorrak direla eta», azaldu dute. «Sistema patriarkal honi erakutsi nahi diogu emakumeok garela euskarriak. Gu gelditzen baldin bagara, gizarte honek ez du funtzionatzen».

Halaber, salatu dute emakume erretiratuek familia zaintzen pasatu dutela «bizi osoa», eta orain ez daukatela pentsio eskubiderik. Horrez gain, gogora ekarri dute bereziki emakumeek jasaten dutela prekaritatea pentsiodunen artean ere: «Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, 86.294 emakumek 600 euro baino gutxiagoko pentsioa daukate».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.