BILBO. Bilboko Aste Nagusiko astelehenean ere ez dute ahaztu pentsiodunek beren erreibindikazioekin duten konpromisoa azken urteotan. Milaka lagunek parte hartu dute pentsioak «benetako KPIra» lotzeko eskatu duen martxan. Bizkaiko Pentsiodunen Mugimenduak deituta, gogorarazi dute oraindik ez dela onartu 1.080 euroko gutxieneko pentsioa.
Bizitzaren garestitze apartekoak leku berezia izan du erreibindikazioen artean. %10etik gora dago KPIa, eta pentsioak 2022ko KPIaren batezbestekoa igotzeko konpromisoa du Espainiako Gobernuak. Pentsiodunek, ordea, inflazio erreala kontuan hartzea nahi dute.
Plaza Eliptikotik Areatzara joan da martxa, jai giroan. Murrizketei ez Osakidetzan eta Bankuak, lapurrak, itzuli milaka milioiak eta halako leloak zituzten kartelekin ibili dira pentsiodunak.
Pentsioak «benetako KPIra» lotzea galdegin dute Bilbon
Milaka lagun manifestatu dira «kalitatezko zerbitzu publikoen alde» eta pentsioak KPIaren pare igo ditzaten
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu