Duela pare bat aste iragarritakoa baieztatu egin da: urtarrilaren 1ean %2,5 handituko dira pentsioak Hego Euskal Herrian.Espainian 2020ko abendutik 2021eko azaroa bitartean izan den batez besteko inflazioa da %2,5. Aurrerantzean formula hori erabiliko dute pentsioak eguneratzeko, eta alde batera geratuko dira aurretik erabilitakoak: hala nola inflazio aurreikuspenaren araberako eguneratzea eta Gizarte Segurantzaren finantza egoerari lotutakoa.
Hego Euskal Herrian, batez besteko pentsioa 32 euro handituko da, 1.300 euroraino. Gutxieneko pentsioa 721,7 eurokoa izango da, eta gehienezkoa, 2.819,1.
Gainera, azken aldiz, pentsiodunek urtarrileko sari txikia jasoko dute, azaroko batez besteko inflazioa 1,6 puntu handiagoa izan delako iragan urtarrilean jasotako pentsioen igoera baino (%0,9). Kopuru osoetan, batez besteko pentsioa eskuratzen duenak —1.268 euro— 284 euroko ordainketa bat jasoko du.
Pentsioak %2,5 handituko dira Hegoaldean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu