Pentsioak

Pentsioak %1,5 igo dira Hego Euskal Herrian batez beste

Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroako 650.728 pentsiodunek 1059,5 euro jasotzen dute batez beste hilero.

xabier martin
2014ko ekainaren 26a
21:46
Entzun

Pentsioen batez bestekoak gora egin du Hego Euskal Herrian iazko ekinetik aurtengora. Lau lurraldeetan 650.728 pentsiodun daude, gehienak erretiroa hartutakoak. Alargunek, lanerako ezintasuna dutenek, umezurtzek eta senitartekoak zaintzarengatik pentsioa jasotzen dutenek osatzen dute pentsiodunen poltsa. Batez beste 1059,5 eurokoa da hileroko paga; iaz, 1043,8 euroko zen. Beraz, %1,5 igo da batez besteko sari hori.

Pentsiodunen artean, ordea, desberdintasun handiak daude jasotako diruari dagokionez, eta batzuk batez bestekotik urrun daude. Esaterako, erretiroa hartutakoak dira gehien jasotzen dutenak (batez beste); ezintasuna dutenak daude haien atzean; gero alargunak datoz; atzetik senitartekoak zaintzen dituztenak; eta azkenik umezurtzak.

Lurraldeen artean ere badira desberdintasunak. Nafarroan, esaterako, txikiagoa da batez besteko pentsioa. Aurtengo ekainean 991,8 euroan kokatu da paga hori. Iazko ekainetik, ordea, %1,7 egin du gora, 973,3 erokoa baitzen 2013ko hil berean. Nafarroan 127.435 pentsiodun daude une honetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.