Zergak

Pedro Sanchezek energia konpainientzako eta banku handientzako zergak iragarri ditu

Ezohiko irabazien gaineko zergen bidez, urtean 3.500 milioi euro bildu nahi ditu Espainiako Gobernuak. Renferen bonuen prezioa guztiz murriztuko du, irailetik abendura arte.

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea, Espainiako Kongresuan. CHEMA MOYA / EFE
Julen Otaegi Leonet.
2022ko uztailaren 12a
13:18
Entzun

Espainiako Gobernuak salbuespenezko zergak aplikatuko dizkie energia konpainiei eta banku handiei datozen bi urteetan, izan dituzten ohiz kanpoko irabazien gainean aplikatu ere. Neurriak modua emango du urtean 3.500 milioi euro biltzeko: guztira 7.000 milioi euro jasotzea espero dute.

Horiei esker, urtero 2.000 milioi euro jasoko ditu administrazioak energia konpainietatik, eta 1.500 milioi banku handietatik. 2023 eta 2024 artean aplikatuko zaizkie zergak elektrizitate, gas eta petrolio konpainiei; hain zuzen, aurtengo eta datorren urteko irabaziei eragingo diete. Banku handiei, berriz, 2022ko eta 2023ko jardunen gainean aplikatuko zaie ezohiko zerga.

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak iragarri ditu neurriok, Espainiako Kongresuan. Beste neurri bat ere aurkeztu du Sanchezek. Estatuaren esku dauden garraio publikoetan, bonuen prezioa guztiz murriztuko du –aurretik, %50 merkatuko zela aurreratu zuten–, irailaren 1etik aurrera eta abenduaren 31ra arte. Erkidegoen esku dauden garraioetarako bonuetan, murrizketa %30 da oraindik ere, eta erkidegoek beren dirutik jarri ahal izango dute %50-60rainoko tartea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.