Krisiari aurre egiteko: enplegua, inbertsio publikoa eta babes soziala lelopean, Euskadiko CCOOk eta UGT-Euskadik manifestazioak antolatu dituzte Maiatzaren Lehenean, Gasteizen, Bilboneta Donostian. Ekitaldiok ugazaben jokabidea salatzeko eta elkarrizketa sozialaren aldeko apustua berresteko helburua izango dute, Euskadiko CCOOko idazkari nagusi Unai Sordok azaldu duenez.
Politika publiko eraginkorrak abiatzeko beharra azpimarratu du Sordok: «Indarrean dauden zerga politikek diru gehien dutenak laguntzeko baino ez dute balio». Hala, ugazabek lan baldintzak hobetzearen aldeko «edozein aurrerapauso» oztopatzeko jarrera erakutsi dutela salatu du.
UGT-Euskadiko idazkari nagusi Damaso Casadok«sindikatuon batasuna» aldarrikatu du krisiaren aurka: «Banaketak ugazabei baino ez die mesede egiten». Casadok gogor kritikatu du ELA, Patxi Lopezek iragarritako elkarrizketa mahaian parte hartzeari uko egin izanagatik: «Langileek nekez ulertuko dituzte euren proposamenak ez badute batzarrik izan nahi gainontzeko sindikatuekin, eragile sozialekin eta Administrazioarekin.
Patronalaren jokabidea salatuko dute CCOO eta UGTren manifestazioek
Elkarrizketa sozialetik at geratu izana langileek «nekez» uler dezaketen erabakia dela ohartarazi dio Casadok ELAri
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu