Irudia.Bilbo
PATRONALAK ADARRA JO DIELAKO
Bi hilabeteko geldialdiaren ondoren, Bizkaiko merkataritzako langileek protestei ekin diete berriro. Oraingoan, gainera, beste inoiz baino arrazoi gehiago dituztela diote. Ez baitira soilik lan itun berria eskatzeko atera. Patronalaren jokabidea ere salatu nahi dute, beren fede onaz baliatu dela iritzita. Kontua da ELA, CCOO, LAB eta UGT sindikatuek bertan behera utzi zituztela Gabonetarako antolatutako zenbait greba egun, patronalak hala eskatuta. Horrela, negoziazioetan aurrera egingo zutela uste zuten sindikatuek, baina, haien esanetan, patronalak ez du horretarako borondaterik erakutsi. Herenegun, negoziazio mahaitik altxatu, eta elkarrizketak amaitutzat eman zituen, nahiz eta artean inolako akordiorik egin ez. 15.000 langilek itunik gabe jarraitzen dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu