Parke eoliko handi bat hornituko du Gamesak

2019ko ekainaren 25a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Siemens Gamesak kontratu handi bat lortu du Orsted Danimarkako argindar konpainiarekin: 900 megawatteko potentziako haize errotak jarriko ditu Greater Changhua itsasoko parke eolikoan. Ideia bat egiteko, Nafarroako Gobernua aztertzen ari den parke eolikoetarako proiektuek 650 MWeko potentzia dute.

Siemens Gamesa arduratuko da haize errotak parkean jartzeaz, 2021. urtetik aurrera, baita mantentze lanez ere. Kontratua lortze aldera, Zamudioko enpresak nacelle edo Gondola deitutakoak montatzeko lantegia jarriko du Taiwanen. Gondola horietan gordetzen dira sorgailu eolikoen elementu mekaniko eta elektriko guztiak. Fabrika hori uhartean jarrita, Siemens Gamesak espero du hurrengo urteotan kontratu gehiago lortu ahal izatea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.