Paradisu fiskalen zerrenda eguneratu du Europako Batasunak, eta ez da aldaketarik izan. Beraz, hauek dira zerga kontuetan EBrekin lankidetzan jarduten ez duten herrialdeak: Errusia, Panama, Fiji, Guam, Birjina Uharteak, Samoa, Samoa Estatubatuarra, Aingira, Palau, Vanuatu eta Trinidad eta Tobago.
Azken eguneraketan «hobekuntza batzuk» atzeman dituen arren, Europako Kontseiluak deitoratu egin du herrialde horien jarrera, eta eskatu die konpon ditzatela «identifikatutako arazoak».
Beste zerrenda bat ere badu EBk, eta barne hartzen ditu Bruselarekin elkarlanean aritzen direnak baina konpromisoak betetzeko dituztenak. Bederatzi herrialde dira, tartean Turkia, Vietnam eta Costa Rica. 2017tik, urtean bitan eguneratzen dute paradisu fiskalen zerrenda.