Paperik gabeko langileak. Testigantzak

«Paperik gabe, ezin dut lanik egin, arriskutsua baita»

Oumar. Senegal. 32 urte.

joxerra senar
Iruñea
2023ko martxoaren 12a
00:00
Entzun
Iruñeko Alde Zaharrean bizi da Oumar, 32 urte ditu, eta paperak noiz jaso zain dago lan bila hasteko. «Edozein» lan egiteko prest dago, baina batez ere zer lan egin nahiko lukeen galdetuta, argi du: «Sukaldari, sukaldeko laguntzaile, okin, biltegi batean...». Erreskadan bota ditu balizko lanbideak, irrikan baitago hasteko: «Hiru urtez familia ikusi gabe egotea eta lanik ezin egitea gogorra da».

Senegalen ofizio ugari izan zituen, baina familiaren egoera hobetu nahirik, Dahra Djolof jaioterria utzi, eta Euskal Herrira etorri zen 2020an. Marokon «gaizki» pasatu ondoren, itsasontziz iritsi zen Espainiara. Handik zuzenean abiatu zen Iruñera, bertan «ezagunak» zituelako. Haiekin pasatu zuen pandemia osoa eta itxialdia. Esperientzia «latza» izan zela gogoan du: baliabide gutxirekin, lau lagun etxe berean... Hala ere, oso eskertuta zaie lagunei: «Oso ondo portatu dira nirekin. Dena ordaintzen dute».

Hala biziraun behar izan du bi urtez. Bi urtez bertan erroldatua egon dela frogatuz gero, errenta bermatua eska baitezake. Ezin du lanik egin, baina. «Hiru urte behar dituzu paperak eskatzeko. Abokatu jatorrak daude, eta haiek azaltzen dizute ongi zer pauso eman eta zein bide hartu. Lehenik, bizilekua; gero lana bilatu», azaldu du. Iaz hasi zuen paperak lortzeko tramitazioa: «Ez dakizu hiru hilabetera, sei hilabetera edo bederatzira erantzungo dizuten. Behar dena».

Ez du lanik egin beltzean, zuhurtziagatik: «Paperik gabe, ezin dut, arriskutsua baita. Ezin da. Harrapatzen bazaituzte, txarra da niretzat eta nagusientzat. Iruñean ez dago modurik. Beste tokietan? Ez dakit, ez dut besterik ezagutu». Paperik gabe, prestakuntza ikastarorik ere ezin du jaso. Oraingoz, gaztelera ikastaroak egin ditu, eta euskara gogoko du. Hitz solteak badakizki. Paperak lortzen baditu, argi du zer egingo duen lehen soldatekin: «Etxekoak ikustera joan, edozeinek nahiko lukeen bezala».

Ikusi gehiago:Kontraesanen esklabo

Ikusi gehiago:Paperik gabeko langileak: kasu ezagunak

Ikusi gehiago:Paperik gabeko langileak. Testigantzak. Johanna Flores: «Instrumentu gisa ikusten gaituzte, ez pertsona gisa»

Ikusi gehiago:Maria Teresa 'Maite' Guzman Cortes: «Bizimodua zail dago egun: esplotazioa inoiz baino handiagoa da»

Ikusi gehiago:Marta Veronica Alegria: «Nire lehen lana: 09:00etan hasi eta 22:00etan bukatu, astelehenetik igandera, 650 euroren truke»

Ikusi gehiago:Kona Marley: «Legez kanpo nengoen, ezkutuan bizi behar nuen»

Ikusi gehiago:Marisol: «Paperak lortu eta oporrak eskatzean, kaleratu egin ninduten»
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.