GASTEIZ. Oreka IT informatika zerbitzuetan espezializatutako enpresak hamar urte bete zituen iaz, eta «inoizko emaitzarik onenak» lortu zituen: 2,2 milioi euro fakturatu zituen. Bezero dituen enpresa handienen artean daude Volkswagenek Nafarroan duen lantegia eta Bilboko Metroa; Espainian, BSH Electrodomesticos da haren bezero nagusia.
Iaz, hamar langile kontratatu zituen, eta, egun, 50 beharginekosatzen dute lantaldea —%45 emakumezkoak—. Gasteizen eta Mutiloan (Nafarroa) ditu bulegoak, eta asmoa du aurten Bizkaian egoitza bat zabaltzeko. Enpresa ertain eta txikien artean finkatu nahi du. Iaz, SAP Europako informatika zerbitzuen hornitzaile handienarekin bat egin zuen.
Oreka IT-k 2,2 milioi euro fakturatu ditu
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu