Ondarroako 'Poolster' ontziko kapitainak atzo deklaratu zuen

Erredakzioa
2005eko otsailaren 3a
00:00
Entzun
Migel IturriƱo Landaribar Poolster ontziko kapitainak atzo deklaratu zuen Arroxelako portuan, Efe agentziak jakinarazi zuenez. Poolster herenegun harrapatu zuten Frantziako uretan, Girondatik 100 kilometro ingurura. Kontrola egin zuten agenteek legez kanpoko arrantza gailua kondoia esaten dioten topatu zituzten ontzian. Horrez gain, Itsas Arazoetarako zuzendaritzak Efe-ri azaldutakoaren arabera, Poolsterrek bandera britainiarra duenez, ez du legatzik, mihi-arrainik edo merlenkarik harrapatzeko kuotarik, eta horiek topatu zituzten ontzian. Kapitainak kontrolaren aurretik 30 arrain kaxa itsasora hustu zituztela aitortu zuen.Poolster Egidazu armadorearen ontzia da, Milfordhaven du egoitza portua eta Ondarroa portutik aterea zen, zortzi mariƱeleko eskifaiarekin

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.