Okerrera egin dute ekonomialarien pertzepzioek

2020ko urtarrilaren 29a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Duela sei hilabete baino ezkorrago agertu dira Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ekonomialariak atzo argitaratutako Ekonometroan. Galdetegia erantzun dutenen %32ren ustez, EAEko ekonomiak okerrera egin du azken seihilekoan, eta %50en arabera, berriz, mantendu egin da. Datorren seihilekorako dituzten aurreikuspenak ere ez dira bikainak: %40,5en ustez, gutxi handituko da enplegua.

2020ko lehen Ekonometroak gizarteari eragiten dioten edo eragin diezaioketen gaiez ere galdetu die ekonomialariei. Hala, erdiek uste dute banku nagusiek buruan darabiltela dirua bankuan sartzeagatik bezeroei kobratzea; erantzun dutenen %24,8ren iritziz, diru gehien duten bezeroei soilik ezarri beharko liekete neurri hori. EAEko ekonomian gehien eragiten duten aldagaiez galdetuta, berriz, I+G+B alorra eta langileen kostuak aipatu dituzte. Ez ditu horrenbeste kezkatzen langabeziak.

Ekonomisten Euskal Elkargoak urtean bitan argitaratzen du Ekonometroa. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 535 ekonomialarik hartu dute parte, kolektiboaren %12k.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.